John Dewey (Vermont, 1859ko urriaren 20a - New York, 1952ko ekainaren 1a) estatubatuar pedagogo eta filosofo pragmatiko bat izan zen. Pedagogo moduan, eskolaren helburua haurrari munduan eta gizartean bizitzen erakustea dela baieztatu zuen, ikuspuntu pragmatiko batetik eta haurrak ikasteko duen berezko gaitasuna eta eskolako demokrazia eta lankidetza bultzatuz. Bere ideiek batez ere 1920-1940 urte bitartean izan zuten eragina eta egun, hezkuntzan guztiz onartuak eta arruntak diren arren, bere garaian aurrerakoiak izan ziren eskola tradizional zurrunaren aldean.
Pedagogia
Deweyen iritziz, eskolak haurraren garapenaren alde jokatu behar du, garapen hori besteekiko elkartasunezko jokabidean izan behar dela nabarmenduz. Horrela, adimena haurrak beretzat duen zerbait izateaz haraindi, besteekiko harremanetan erabili behar duen zerbait da. Aldi berean, eskolak bizipen eta esperientziarako gune izan behar dela baieztatzen du, haurraren berezko jakinmina aprobetxatuz, eta, teoria baztertuz, praktika, esperimentazioa eta jolasa (learning-by-doing) direla hezkuntzaren ardatza. Ildo beretik, Deweyek irakasleen jarduera lankidetzan eta etengabeko komunikazioan oinarritu zuen, haurraren hezkuntza prozesua behatuz eta zuzenduz. Irakasgaien araberako eskola ordutegiaren aurka agertu zen eta haurren praktika-jarduerek bizitzako arlo guztietarako irakaspenak eman ditzaketela erakutsi zuen. Bere ideiak egiaztatu eta praktikan jartzeko, University of Chicago Laboratory School izeneko laborategi-eskolak sortu zituen Chicagon.
Iturria: Wikipedia
Iturria: Wikipedia
No hay comentarios:
Publicar un comentario