martes, 19 de marzo de 2013

La Educación Prohibida


Iturria: Youtube

Johann Heinrich Pestalozzi

   Johann Heinrich Pestalozzi (Zürich, 1746ko urtarrilaren 12a - Brugg, 1827ko otsailaren 17) suitzar pedagogo berritzaile bat izan zen, pedagogia modernoaren aintzindaritzat jotzen dena eta Industria Iraultzaren garaian langileriaren hezkuntzarekiko ardura berezia erakutsi zuena. Bere pentsamenduan eta hezkuntza jardueran eragin nabarmena izan zuten Jean Jacques Rousseau filosofoak eta bereziki berak idatziriko Émile, ou De l'éducation hezkuntzari buruzko lana. Hezitzaile moduan ere jardun zuen, Neuhof eskola (1780) eta beste eskola zenbait sortuz. Eragin handia izan zuen Friedrich Fröbel pedagogoaren ideietan.

Iturria: Wikipedia

lunes, 18 de marzo de 2013

Friedrich Fröbel

   Friedrich Wilhelm August Fröbel (Oberweissbach, Turingia, 1782ko apirilaren 21a - Marienthal, 1852ko ekainaren 21a) alemaniar pedagogoa izan zen, ezaguna adin txikiko haurren hezkuntzari buruzko teoria garatu, kindergarten edo haurreskola kontzeptua garatu eta forma geometriko desberdinetako Fröbel jostailuak diseinatzeagatik. Johann Heinrich Pestalozziren eragin handia jaso zuen eta haur bakoitzaren berezitasuna eta horretara egokitu beharra nabarmendu zituen; aldi berean, langilegoaren haurren hezkuntzaz biziki arduratu zen. Oro har, pedagogia humanismoz osatzearen aitzindaritzat jo izan da eta erromantizismoaren pedagogoa ere deitu izan zaio.

Iturria: Wikipedia

Cuadernos de Pedagogía

   Cuadernos de Pedagogía-ren webgunean modu honetan definitzen dute aldizkaria: 
    "Reviste mensual que ofrece toda la actualidad del sector de la enseñanza en forma de experiencias, artículos de opinión, entrevistas, reportajes, legislación..." 



sábado, 16 de marzo de 2013

Revista española de pedagogía


   Revista española de pedagogía-ren web orrialdean honela deskribatzen dute aldizkaria:
  "La revista española de pedagogía es una de las publicaciones más antiguas del mundo dedicada a la investigación pedagógica. A lo largo de sus muchas décadas de funcionamiento ininterrumpido, la rep ha mantenido siempre unos altos niveles de calidad, obteniendo numerosos reconocimientos internacionales.
     El símbolo gráfico de la revista española de pedagogía es una rueda, que desea expresar varios significados: la inventiva y el movimiento hacia delante, el ojo de la sabiduría que profundiza en el conocimiento de la realidad, el sol que irradia el saber y hace amable la presentación de las ideas, así como la esfera del mundo, signo de una educación interesada por la sociedad en la que se desarrolla. Este símbolo se presenta junto con varias figuras del famoso cuadro de Rafael sobre La Escuela de Atenas como reconocimiento a uno de los momentos más estelares de la pedagogía."

jueves, 14 de marzo de 2013

Francisco Giner de los Ríos

     Francisco Giner de los Ríos (Ronda, 1839 - Madril, 1915) espainiar pedagogoa eta idazlea izan zen. XIX. mendean, Karl Krause germaniar filosofoaren irakatsietan oinarriturik, Espainian indar handia izan zuen eta heziera liberala aldarrikatzen zuen krausismo higikundearen sustatzaile nagusia izan zen. 
     Bartzelonan eta Granadan zuzenbide-ikasketak egin ondoren Madrilera joan zen bizitzera. Han, Julián Sanz del Río ezagutu zuen eta hark eman zion Krauseren irakaspenen berri. 1876.urtean Institución Libre de Enseñanza (Heziketa Libreko Erakundea) sortu zuen Madrilen, elizaren eta estatuaren mende zegoen heziketa-moldeak saihestu eta Europako pedagogia-metodo berrienak gauzayu ahal izateko. Espainiako intelektualengan eragin handia izan zuen erakunde hark. Han bildu ziren 1920. urte inguruan, esate baterako, García Lorca eta Rafael Alberti olerkariak, Luis Buñuel zinemagilea eta Salvador Dalí pintorea. Bere obra nagusiak Estudios sobre educación (1886, Heziketari buruzko azterketa), Filosofia y sociología (1904) eta Resúmen de filosofía del derecho (1912, Zuzenbide filosofiaren laburpena) dira. 

Iturria: Wikipedia

    Pedagogo ospetsu honen inguruko informazio gehiago eskuratu nahi baduzu, bisitatu Huelvako Unibertsitatearen web orria.

miércoles, 13 de marzo de 2013

Francesc Ferrer Guàrdia

    Francesc Ferrer Guàrdia (Alella, Maresme, Katalunia, 1859ko urtarrilaren 10a - Bartzelona, Katalunia, 1909ko urriaren 13a) politikari eta pedagogo iraultzailea izan zen, hezkuntza laiko eta arrazionalaren aldezle sutsua. Ruiz Zorrilla buruzagi errepublikazale erradikalaren idazkari izan ondoren, anarkismora jo zuen berehala, eta Parisera ihes egin behar izan zuen (1885). Kataluniara itzulitakoan, Escola Moderna izeneko eskola laiko arrazionala antolatu zuen Bartzelonako aldirietan (1901), eta argitaletxe bat geroago. Marokoko Gerraren denboran (1909), Bartzelonako Aste Tragikoan apaizeriaren kontra izandako istiluen eragiletzat hartu zuten, eta fusilatu egin zuten. 

Biografia
    Lur txiki batzuen jabe zen familia katoliko eta monarkikoan jaio zen. 13 urte zituela, aitak Bartzelonara bidali zuen lanera, apezpikuari jarritako denuntzia bat zela eta familia arazoetan sartzeagatik. Irin saltzaile bezala lanean zebilela, nagusiak gaueko eskoletara bidali zuen, 15 urterekin. Han izan zituen errepublikanoekin lehenengo kontaktuak. 
   Francesc gaztea zen Espainiako Lehen Errepublika iritsi zenean. Kultura eta ikasketak gizartean bultzatu nahian, ekintza ugaritan hartu zuen parte. 1883an Bartzelona-Cevere tren lineako txartel-ikuskatzaile hasi zen eta, berehala, garai hartan Frantzian zegoen Manuel Ruiz Zorrilla errepublikanoaren mezulari bihurtu zen.
   1886an, Madrilen errepublikaren aldeko matxinadak porrot egin eta gero, Francescek, Teresa Sanmartí emazteak eta haien hiru seme-alabek Parisera ihes egin behar izan zuten. Bizirauteko ardo saltzaile bezala hasi zen lanean eta jatetxe baten jabe izatera iritsi zen. Azkenink, 1889an gaztelania irakasten hasi zen.
   Bien bitartean, eta inongo soldatarik irabazi gabe, Ruiz Zorrillaren idazkari izaten jarraitu zuen. Parisen igaro zituen urte haietan, geroago sortuko zuen Escola Modernaren oinarriak ezartzen hasi zen.
    1893an emaztea utzi eta 1899an berriro ezkondu zen, orduko hartan Leopoldine Bonnard maistra eta pentsalari askearekin. Europan zehar bidaiatzeari eman zion. Errepublikano sutsu zena anarkismorantz hurbiltzen ari zen. Ernestina Meunier bere ikasle ohiak milioi bat franko utzi zizkion herentzian, eta, hamabost urte Parisen eman ondoren, 1901ean, Bartzelonare itzultzeko modua izan zuen, bere asmoa bideragarria izan zitekeela-eta. Azkenean, Escola Modernak bere ateak ireki zituen. Pedagogia libertarioa oso begi txarrez ikusiko dute sektore kontserbadoreenek eta Eliza Katolikoak; izan ere, eskola laikoek haien interesak mehatxatzen zituzten. Berehala, eskolaren berria estatu osora zabaldu eta nazioarteko pentsalari progresisten artean ere ospe handia lortu zuen. 
    Greba iraultzarako ezinbesteko tresna zela uste zuen Ferrer Guàrdiak eta La Huelga General egunkaria editatzen hasi zen bere kontura; 1906an, Mateo Morral, eskolako itzultzaile eta bibliotekaria zenak Alfontso XIII.aren aurkako atentatua egin zuen. Ondorio txarrak ekarri zizkion horrek Ferrerri: eskola itxi egin zioten eta hilabete batzuk kartzelan igaro behar izan zuen, atentatuan lagundu zuen aitzakiaz. Herri mugimendu ugariei esker, hilabete batzuk kartzelan pasa eta gero 1907an libre jarri zuten.
    Escola Moderna berriro irekitzen saiatu zen, baina ez zuen lortu. Hurrengo urtean Frantziara eta Belgikara joan zen; bertan Ikaskuntza Arrazionalistaren aldeko Liga Internazionala sortu zuen, eta berak sortutako Bruselako egunkaria, L´Éducation Renouvée, agitaziorako eta zabalkunderako bide bihurtu zuen.
  1909an berriro atxilotu zuten Bartzelonako Aste Tragikoan, gertatutako zenbait istiluren errudun izatea leporatuz. Ez zen sekula bere partaidetza frogatu, baina urte bereko urriaren 13an fusilatu zuten Montjuicen. Horrek istilu asko eragin zituen kaleetan. Nazioartean Mauraren gobernuak kritika izugarriak jasan behar izan zituen eta honek guztiak haren aginduaren amaiera bizkortu zuen.

Iturria: Wikipedia

    Pedagogo ospetsu honen inguruko informazio gehiago eskuratu nahi baduzu, bisitatu Huelvako Unibertsitatearen web orria.