Maria Montessori italiar pedagogo berritzaile eta psikiatra izan zen. Maria Montessori Italiako Anconako probintziako Chiaravalle herrian jaio zen 1870ean, Erroma osatu berria zen Italiara bildu zen urte berean, familia burges, liberal eta erlijioso baten baitan. Bere aita Alessandro Montessori izan zen, gaztetan Italia bateratzeko gatazka eta gudetan parte hartutakoa eta ondoren funtzionario zibil moduan lan egin zuena. Horrela, Chiaravalle herrira bidalia izan zen 1865 urtean. Bertan, Maria Montessoriren ama izango zen Renilde Stoppani ezagutu eta 1866 urtean esposatu zuen. Renilde Stoppani emakume ilustratua eta aurrerakoia zen, inguruko giro katolikoa kontuan harturik. Maria 1870 urtean jaio zen eta 1875 urtean familia Erromara aldatu, bere aita gobernuak hara bidali baitzuen, eta han geratuko ziren. Bere aitak estatuko adminitrazioan mailak igotzen jarraitu zuen eta azkenean kondekoratua ere izan zen. Eskolako urteetan ez zen nabarmendu, baina 13 urte zituela institutu tekniko batera bildu eta kalifikazio bikainak lortzera heldu zuen, matematikan eta natura zientzietan nabarmenduz. Helburu logikoa ingeniaritza ikasketak egitea bazen ere, bapatean eta arrazoi jakinik gabe, medikuntza ikastea erabaki zuen Montessorik. Garai haietan emakumeengan ahikoa ez bazen ere, Maria Montessorik ingeniaritza, biologia eta medikuntza ikasi zituen azkenean. Italiako lehen mediku emakumea bihurtu zen, baina emakume izateagatik ospitaleetan aritzeko baimena ukatu eta adimen urriko haurrekin hasi zen lanean. Haur hauekin lanean haur hauek euren ahalmenak eduki eta garatu zitzaketela ikusi zuen. Haur hauek bizitza hobe bat merezi zutela uste zuen eta ez zituen ikusi gizarterako karga bat bezala. Haur horiekin hasi zen garatzen bere teoria pedagogikoak.
Horrela, 1907an Casa dei banbini (euskaraz, Haurren Etxea) eratu zuen Erroman eta bertan aritu zen urte luzeetan zehar. Idatzitako liburuek eta emandako hitzaldiek ospea ekarri zioten eta herrialde batetik bestera ibili zen bere ideien berri emanez. Hain zuzen ere, Herbehereetan hil zen 1952an, bere pedagogia zabaltzen ari zela.
Haurrez gainera emakumeen egoera sozialarekiko interes handia erakutsi zuen. Montessorik Johann Heinrich Pestalozzi pedagogoaren lanak ezagutu eta bereganatu ere egin zituen.
Iturria: Wikipedia
Pedagogo ospetsu honen inguruko informazio gehiago eskuratu nahi baduzu, bisitatu Huelvako Unibertsitatearen web orria.

No hay comentarios:
Publicar un comentario